
BURDINURTUA
Burdinurtua oso erresistentea da aire zabalean. Haren konposizio kimikoa oso orekatua da,
eta ondorioz, materiala oso gogorra da eta korrosioarekiko erresistentea da.
ALTZAIRU GALBANIZATUA
450 ºC-tan galdatutako zink-bainuan murgiltze bidez beroan galbanizatutako altzairua;
horrek gure hiri-altzariei babes bikaina ematen die oxidozioaren aurka.
ALTZAIRU HERDOILGAITZA
AISI 304 altzairu herdoilgaitza eguraldi-baldintza zakarrenak jasateko gai da. Konponbide ezin hobea,
hiri-altzariak itsas inguruneetan, hezetasun handikoetan eta muturreko tenperaturetan jartzeko.
COR-TEN ALTZAIRUA
COR-TEN® altzairua, hiri-altzariek mantentze-lanik ez izateko aukerarik onena da.
Azaletik oxidatzeko propietatea du, eta azaleko korrosio-prozesua egonkortu ondoren, oxido-geruzak berak babesten du,
bizitza osorako, eguraldiaren aurka.
WPC (Wood Plastic Composite)
Zur sintetiko hori termoplastikozko oinarri batez osatuta dago, eta landare-kargak jarri zaizkio gehigarri gisa,
beroarekiko egonkortasun handia emateko eta UV izpien dekolorazioarekiko erresistentea izan dadin. Estrusio- eta grabatze-prozesu baten bidez,
zur naturaletik oso hurbil dagoen itxura lortzen da. Material horrek ez du mantentze-lanik behar.
PINTATZEA
Altzairuaren eta burdinaren erakargarritasuna ehundura leunduan edo harea-antzekoan badatza ere,
pintatu egin daiteke, nahi den pertsonalizazio-maila lortzeko, proiektu bakoitzaren eskakizunen arabera.


URTE
40
PROIEKTUAK
500
NAZIOARTEKO
AZPIEGITURAK
YES!
