Nosotros
URBAN FURNISHING
GU
Ingeniaritza eta Hiri Altzarien Fabrikazioko Espezialistak

INGENIARITZAN, ALTZARIAK DISEINATU ETA FABRIKATZEN ESPEZIALISTAK,
ESPERIENTZIA UGARIDUNAK

Hauek dira IKANELen hiri-altzarien ezaugarriak:

 

GURE DISEINU ESKLUSIBOA

Diseinu guztiei IKANELen kutsua nabaritzen zaie: bornu soilak eta dotoreak, luzaro irauten dutenak.

 

KALITATEZKO MATERIALAK, IRAUNKORRAK

Gure diseinuetan erabiltzen ditugun material guztiak kalitate handikoak dira, % 100 birziklagarriak, hala nola altzairua, edo material birziklatuez eginak, esaterako WPCz, ekonomia zirkularrari laguntzeko.

 

OSO MANTENTZE-LAN GUTXI

Gure diseinuak egiteko erabili ohi ditugun materialen propietate fisiko eta kimikoei esker, aire zabaleko jarkikortasun itzela dute diseinuek, eta, hortaz, oso mantentze-lan gutxi –edo lanik ez– behar izaten dute.

 

IRAUNKORTASUN HANDIA

Materialen diseinua landua denez eta horiek arretaz hautatu direnez, produktuek luze diraute.

 

EROSOTASUNA, ERGONOMIA ETA SEGURTASUNA

Hiru ezaugarri horiek nahitaezkoak dira gure diseinuetan, eta IKANELek hiri-arkitektura onberagoa lortzeko egiten duen ekarpenaren bereizgarri dira.
a una arquitectura urbana de una escala más humana.

 

PERSONALIZATZEA

Diseinu eta fabrikazioaren zehaztasunak ez du zertan monotoniaren sinonimo izan behar. Gure diseinuei esker, produktuak pertsonalizagarriak dira, eta hortaz, edonolako hiri-espazioetan ederki bertakotzen dira.

KONPONBIDEAK

Hiri-altzarien konponbide konbinagarri eta estandar ugari eskaintzen ditugu. Gainera, neurrira egindako konponbideetan eta garapen berezietan espezialistak gara, ingeniaritzatik hasita, produktuaren produkziora.

PROIEKTU GLOBALAK

Gure jakintza –know-how– Estatuko nahiz nazioarteko proiektuetan eraiki da.

Zerbitzu integrala bezero globalentzat.

URTE

40

PROIEKTU

500

NAZIOARTEKO
AZPIEGITURAK

YES!

URBAN FURNISHING