Materiales
URBAN FURNISHING
MATERIALAK
Ingeniaritza eta Hiri Altzarien Fabrikazioko Espezialistak
MATERIALAK
Hiri-altzariak egiteko erabiltzen ditugun materialei esker, altzariek inguru erasokorrenetan ere, hots, muturreko tenperaturetan edo gazitasun-eguratsetan, luze iraun dezaketela bermatzen dugu.

BURDINURTUA

Burdinurtua oso erresistentea da aire zabalean. Haren konposizio kimikoa oso orekatua da,
eta ondorioz, materiala oso gogorra da eta korrosioarekiko erresistentea da.

 

ALTZAIRU GALBANIZATUA

450 ºC-tan galdatutako zink-bainuan murgiltze bidez beroan galbanizatutako altzairua;
horrek gure hiri-altzariei babes bikaina ematen die oxidozioaren aurka.

 

ALTZAIRU HERDOILGAITZA

AISI 304 altzairu herdoilgaitza eguraldi-baldintza zakarrenak jasateko gai da. Konponbide ezin hobea,
hiri-altzariak itsas inguruneetan, hezetasun handikoetan eta muturreko tenperaturetan jartzeko.

 

COR-TEN ALTZAIRUA

COR-TEN® altzairua, hiri-altzariek mantentze-lanik ez izateko aukerarik onena da.
Azaletik oxidatzeko propietatea du, eta azaleko korrosio-prozesua egonkortu ondoren, oxido-geruzak berak babesten du,
bizitza osorako, eguraldiaren aurka.

 

WPC (Wood Plastic Composite)

Zur sintetiko hori termoplastikozko oinarri batez osatuta dago, eta landare-kargak jarri zaizkio gehigarri gisa,
beroarekiko egonkortasun handia emateko eta UV izpien dekolorazioarekiko erresistentea izan dadin. Estrusio- eta grabatze-prozesu baten bidez,
zur naturaletik oso hurbil dagoen itxura lortzen da. Material horrek ez du mantentze-lanik behar.

 

PINTATZEA

Altzairuaren eta burdinaren erakargarritasuna ehundura leunduan edo harea-antzekoan badatza ere,
pintatu egin daiteke, nahi den pertsonalizazio-maila lortzeko, proiektu bakoitzaren eskakizunen arabera.

URTE

40

PROIEKTU

500

NAZIOARTEKO
AZPIEGITURAK

YES!

URBAN FURNISHING